Komiki korapiloak

komikeri

Mikrokosmosa eta makrokosmosa, unibertsoa eta atomoa, lurra eta itsasoa, bizitza eta heriotza, soka bereko muturrak alegia,  hartu dituzte liburu honetako egileek eta zast! lastegia izena duen marinel troinua erabiliz, muturrok estu lotu dituzte. Eta sokan loturik  zintzilik ipuin grafikoak geratu dira. Zazpi guztira, zazpi mikro ipuin (edo makro, segun eta gaiari nondik heltzen diogun). Hauek dira: Azken balea, Lastegia, Arrisku kirola, Telmo pirata, Nicolino biolinjolea, Garaipen beltza, Arte muga, Hitzak eta zirriborroak.

Ipuin laburrak baina ipuin indartsuak.  Xabier Etxeberriak landutako testuak, bere anaia Martinek sortutako poemekin osatzen dira eta guztia JM Udakiolak  grafikoki bikain irudikatu egin du, istorio bakoitzerako estilo ezberdin bat erabiliz. Koloreen tratamendua ere ezberdina da ipuin bakoitzeko. Kolore urdin-arreak erabili ditu lastegia izeneko istorio arras goibelerako, kolore biziak, aldiz, Arrisku kirola izeneko akzio kontakizunean. Hopper pintorearen estiloa imitatzeko ausardia izan du Arte lana izeneko ipuinean. Kasu honetan egile amerikarraren «The Martha McKeen of Wellfleet»

Ver la entrada original 62 palabras más